Lectura Mecánica, Decodificación, Velocidad, Entonación - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Lectura Mecánica, Decodificación, Velocidad, Entonación - Agoizko San Migel IP DBHI
Irakurketa Mekanica, Dekodetzea, Abiadura, Intonazioa
2025/06/01
Hemen irakurketa-mekanika, deskodetzea, irakurketa-abiadura, ulermena eta intonazioa lantzeko ariketa erraz eta eraginkorra aurkezten dizuegu.
Irakurketa-erronkak dira, beren erritmoan aurrera egin ahal izan dezaten, ikus-euskarrien laguntzarekin, bai eta heldu batek gainbegiratuaz ere, irakurketaren ikaskuntza-prozesu konplexuan gidari gisa.
Ariketa honetarako, egitura zehatz bat erabili da:
Lehenik, kontsonante bakar batekin eta bokalekin hasiz eta gero pixkanaka
kontsonante gehiago txertatuz doa.
Bigarrenik, bokal eta kontsonanteen arteko nahasketan hitz gehien sor daitezkeen konbinaketak dira.
Hirugarrena, fonemaren soinua luzatu daitezkeen letrekin hasten saiatu gara.
Azkenik kontsonanteak gorriz eta bokalak urdin kolorez ezberdindu ditugu.
Beraz, ariketa lehenengo orrialdetik, mendiaren orrialdetik, irakurtzen hastean datza. Fonemaren soinuak luzatuz hasiko gara beti; adibidez:
Mmmmmmmendia: mmmmmaaaaaa, mmmmmeeeee...
Behin letra bat menderatzen denean, hurrengora pasatuko gara, eta horrela hurrenez hurren. Letren ikaskuntza modu metagarrian diseinatuta daude, horrela letra berria izan arren aurrekoak errepasatuko dira beti.
Hitz errazekin hasten da eta, aurrera egin ahala, nolabaiteko konplexutasuna hartzen du, silaben konbinaketa konplexuagoetarantz.
Hauek dira grafema fonemak eta dagozkien hitzarekiko ordena:
M - Mendia
T - turua
K - Karateka
B - Baloia
N - Ninia
D - Dinosauroa
G - Gorila
L – Liburua-lehoia
R – Robot txikia leuna
RR – Robot handia indartsua
P - Pirata
F - Farola
J - Jirafa
S - Sugea
X - Xilofonoa
Z – Zizarea
H – Haria
Horretarako, Iruñeko Ezkaba eskola publikoko proiektuaren irudiak eta izarrak ereiten webguneko artikulemak erabili ditugu.
Agoitzen webguneko "alfabeto fonologikoa" bideoa ere ikustea gomendatzen da. Bertan, fonema-grafema bakoitzaren keinuak azaltzen dira, komunikazio bimodaleko metodologiarekin ikaskuntza esanguratsuagoa bermatu nahian.