AZKEN BERRIAK

Responsive Image

ESKOLALDI-ALDAKETA BALIOZKOTZEA

80/2024 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, 2024/2025 ikasturtetik aurrera eskola-lanaldi zatitua eskola-lanaldi jarraitura edo eskola-lanaldi malgura aldatzea balidatzen duena. Ebazpen horren I. eranskinean, 2024/2025 ikasturtetik eskola-lanaldi zatitua lanaldi jarraitura aldatzea balidatzen zaien ikastetxeak jasotzen dira. Ikastetxe horretan gure ikastetxea dago, Agoizko San Migel IP.

ESKOLALDI AUKERAKETA: ZATOZ BOZKATZERA!


Română


Euskara


Castellano


عرب

BOZKA TELEMATIKORAKO JARRAIBIDEAK

Otsailaren 19, 20 eta 21


Boto-emaileek bozka educaVOTE bidez nola eman dezaketen azaltzen duen bideotutoriala partekatzen dizuegu. Nolanahi ere, egun horietan behar duzuen horretan lagunduko dizuegu ikastetxean, jarraibide argiak emanez eta gailu elektronikoak zuen eskura jarriz. Bozketa-prozesua errazteko informazio hau baliagarria izatea espero dugu.

INFORMAZIO BILERAKO AURKEZPENA

Responsive Image
Otsailaren 7an, familientzako datorren ikasturterako eskolaldi hautaketaren inguruan egindako informazio bileran egon zineten pertsona batzuk hala eskatu ondoren, erabilitako aurkezpena ikusgai duzue hemen. Zuen bozka argitzeko bertan agertzen den informazioa baliagarria izango zaizuelakoan gaude. Prozesuaren egutegian adierazi bezala, otsailaren 9, 15 eta 16an eztabaidarako bilerak egiteko aukera duzue eskolan. Horretarako espazioa eskatu besterik ez duzue egin behar. Prozesuaren inguruko zalantzarik izanez gero, zatozte eskolara eta galdetu!


Română


English


Euskara


Castellano


عرب


Français

BEHIN BEHINEKO ZENTSOA

Eskolako zentsoa ikusteko lagungarria izan daitekeen bideoa partekatzen dizuegu. Lagungarria izango zaizuelakoan.

24-25 ikasturterako eskolaldiaren hautaketa-prozesuari jarraituz, jakinarazten dizuegu gaur, otsailak 2, 17:00etan argitaratu dela gaurko datuekin behin-behineko boto-emaileen errolda. Errolda Haur Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 3. mailara bitartean ikastetxean matrikulatutako ikasleen familiek eta legezko ordezkariek osatzen dute, Educa aplikazioan agertzen diren datuekin. Horren aurka, azken aurreko egun baliodunera arte erreklamatu ahal izango da, egun hori barne, bozketa telematikoen lehen egunean, gure kasuan, otsailaren 15ean. Familia bakoitzak edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariek adin horretako seme-alaba bakoitzeko boto bat jasotzeko eskubidea duzue. 479/2023 ebazpenak dioen bezala, beraz, ez dira sartzen DBHko 4. mailako azken mailako ikasleen familiak.
 
Behin-behineko erroldarako sarbidea EDUCAtik egin ahal izango da (gurasoen erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), edo ikastetxera behar bezala identifikatuta etorri ahal izango zarete, eta zuzendaritza-taldeari eskatu ahal izango diozue hori egiaztatzeko, bera baita erroldaren arduraduna.
 
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, behin betiko errolda otsailaren 16an argitaratuko da, bozketa telematikoen aurreko azken egun baliodunean.
 

AURKEZPEN BILERA

Prozesuaren inguruko informazio bilera egingo dugu datorren otsailaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 17:30etan Agoizko Kultur Etxean.
OSO GARRANTZITSUA DA BERTARATZEA prozesua honen inguruko berri eman diezazuegun eta egon daitezken zalantzak argitu ditzagun.

ERROLDAREN EGUNERATZEA

Prozesu honen barruan otsailaren 1a arte, hau barne, errolda eguneratu behar dugu, beraz, aldaketa edo zuzenketaren bat duenak ikastetxeko administraritzan jakinarazi beharko duzue (aurrez aurre, emailez, telefonoz...). Era berean, otsailaren 19, 20 eta 21ean telematikoki bozkatu ahal izateko Educako gurasoen erabiltzaile eta pasahitza beharko direla adierazten dizuegu. Zuetako norbaitek datu hauek eskuratu behar izanez gero, modu berean ikastetxearekin harremanetan jarri eta gogotsu lagunduko zaituztegu.

PROZEDURAREN IREKIERA

2024-2025 ikasturterako eskola jardunaldiaren modalitatea hautatzeko prozesurako egutegia jarraituz, urtarrilaren 8an lehenengo Eskola Kontseilua egin zen. Bertan, egungo lanaldi jarraiara aldaketa egitearen alde bozkatu zuen gehiengo zabalak.

Foru aginduan azaltzen den bezala, bilkura horren akta egin zen eta ebazpenaren I. eta II. eranskinak behar bezala beteta bidali ziren Hezkuntza Sailera. Eranskin horiek jendaurrean jarrita daude Agoizko San Migel IPko sarrerako taulan, prozesu osoa bertan zentralizatuko baitugu.

Urtarrilaren 26ean, ostirala, Hezkuntza sailak 24/25 ikasturteko eskolaldiaren hautaketaren prozesuaren oniritzia eman zigun ikastetxeari, eskolaldia aldatzeko prozedurari ofizialki hasiera emanez.

PROZEDURA EGUTEGIA

Honekin batera doakizue gure ikastetxerako eskolaldi modalitatea hautatzeko prozesua hasteko aurreikusi dugun jardueren egutegia

ARAUDIA 1

2024-2025 ikasturtean ezarriko den eskolaldiaren modalitatea hautatzeko deisaldiaren jarraibideak onartzen dituen ebazpena. 

ARAUDIA 2

Ikastetxeetako eskola-jardunaldi motak arautzen dituen Foru Agindua.