Eskolako jantokia

Tarifak

Eskola-jantokia Groumetfood enpresak kudeatuko du 2023/24 ikasturte honetan. Enpresa hori irabazle atera zen azken lizitazioan, Eskola Kontseiluaren eta Nafarroako Gobernuaren irizpideetatik igaro ondoren.

Hurrengo taulan, urraiaren 9an ez-ohiko klaustroan onartuatko kuotak ikusgai dituzue. Kuotei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan jantokiko arduradunarekin, ikastetxeko telefonoaren bidez.


Jantoki zerbitzua hilabetea igarotakoan kobratuko da, hilabete bakoitzaren 10ean, irailekoa izan ezik, hori urriaren 18tik aurrera pasako bait da. Hilero, urritik ekainera, biak barne, kuota bera kobratuko da.


Gogoratzen dizuegu haurrek ez badute jantokian geratu behar, 9:00etatik 9:30ak arte eta
15:30etatik 16:00ak arte 657429343 telefonora deituz abisatu behar duzuela
. Egun bat baino gehiagoko faltak izatekotan, faltan hasten den egunean eta berriro bueltatzen den egunean soilik abisatu behar da. Gutxienez astebeteko hutsegiteetatik aurrerako egunak deskontatuko dira soilik.

Jantokitik baja emateko 15 egun lehenagotik abisatu behar da, honela ez izatekotan 15 egun horiekkobratu egingo dira.

 

Hemen duzue enpresari buruzko informazio gehiago

GROUMETFOOD

Ordutegia

  • Haur Hezkuntza: 13:45 - 14:45
  • Lehen Hezkuntza: 14:00 - 15:00
  • Bigarren Hezkuntza: 15:00 - 15:30