Xedea, ikuspegia eta balioak - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Agoizko San Migel IP DBHI
XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
San Miguel I.P.-DBHI Agoitz, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapetako (3-16 urte) eskualdeko ikastetxe publikoa da. Agoitz, Urroz-Villa, Artzibar, Lónguida, Urraul Garaia eta Beheko Harana, Izagaondoa eta Lizoain-Arriasgoiti eremuetako ikasleak hartzen ditu.
Ikastetxeak 3 hizkuntza eredu eskaintzen ditu: A, D eta G.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapetako lanaldi jarraiko zentro da eta horregatik eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dizkie 2 etapa horietako ikasleei. Bertan, ikasleen arteko bizikidetza sustatzen da, maila artean. Era berean, Nafarroako Kirolaren Institutuak diruz lagunduriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Eskola Kiroleko Adineko Programanren barruko jarduerak eskaintzen ditu ikasturteko uneren batean.
Ikastetxeak, gainera, jantoki eta garraio zerbitzua eskaintzen die etapa guztietako ikasleei.
Ikastetxe inklusiboa eta anitza gara, baliabide eta zerbitzu osagarriak ditugu gure ikasleen hezkuntza-arreta hobea lortzeko. Laburbilduz, modu kooperatiboan lan egiten dugu hezkuntza-komunitateko kide guztien artean, gure ikasleen ikaskuntza sustatzeko, beren ibilbide akademikoan, pertsonalean eta sozialean garapen ezin hobea bilatuz.
Ikastetxe honek proiektu eta programa hauek hartzen ditu oinarri: Skolae, Laguntza, Proa +, SGC, IkasNova.
Ikuspegia
Ikuspegia
Ikasle eleanitzen prestakuntzarantz aurrera egitea, egungo munduaren erronkei aurre egiteko ekimena, autonomia eta gaitasun kritikoa izanik, gizarte eta ingurumen konpromisoagatik nabarmentzea eta ingurunea eraldatzen laguntzeko gai izatea.
Eskola-komunitateko eragile guztien parte-hartze demokratikoa bultzatzea, hezkuntza eremuan erabakiak hartzeko partaidetza prozesuak sustatuz. Era berean, lankidetza bilatuko da hezkuntza komunitateko eragile guztiekin, lankidetza lotura bat sortzeko eta hezkuntza prozesua eskualdera zabaltzeko.
Ikastetxeko ildo pedagogiko bat ezartzea, ikasleen errendimendu akademikoaren hazkundean eragina izango duena, horretarako, jarduteko irizpide komunak ezarriz.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak gure ikastetxeko aniztasunera egokitzea, inklusioa bultzatuz, ezaugarri pertsonalak, sozialak edo curricularrak, direnak direla ere, eta motibazio, gaitasun eta interes oso desberdinak dituzten ikasleen ikaskuntza erraztuko duten jarduera-ildoak ezarriz.
Bizikidetzaren esparruan lan egitea, harreman positibo eta indarkeriarik gabeko giroa lortuz, elkarrekiko zaintzan oinarrituta, eskola jazarpenaren eta ikastetxeko erasoen kasuak murrizteko eta eskola komunitateko kide guztien ongizatea bultzatzeko.
Eduki digitalaren eta teknologikoaren erabileran eta sorkuntzan adituak eta kritikoak diren herritarrak prestatzen laguntzea, XXI. mendeko erronka teknologikoei modu eraikitzailean erantzunez.
Euskal kultura eta hizkuntzarekiko transmisioa eta lotura bermatzea, gure kultur nortasunaren elementu historiko diren aldetik, eta horiek zaintzeko beharrari balioa emanez.
Eskualderako eta gainerako Nafarroako ikastetxeentzako erreferentziazko zentroa izatea.
Balioak
Balioak
Errespetua: norberarena, besteena (familia-ereduak, genero-identitatea, hizkuntzak, kultura, jatorria) eta ingurumenarena.
Erantzukizun eta konpromezu soziala: Ekologismoa, Feminismoa, Berdintasun soziala, Elkartasuna, Inklusioa.
Enpatia.
Kontzientzia kritikoa.
Parte-hartze aktiboa eta demokratikoa.
Ekimena, dedikazioa, ahalegina, konstantzia eta pertseberantzia.
Lankidetza eta talde-lana.
Aukera-berdintasuna, inklusioa bultzatuz.
Homofobia, transfobia, arrazakeria, sexismoa, klasismoa... bezalako jarrerak gaitzestea.