Eskola asegurua - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Eskola asegurua - Agoizko San Migel IP DBHI
ESKOLA ASEGURUA
Zer da?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailatik unibertsitateko 3. zikloaren amaiera arte ikasketa ofizialak egiten dituzten 28 urtetik beherako ikasleak babesten dituen asegurua da, osasun prestazio eta prestazio ekonomikoen bidez, gaixotasun, eskola istripu eta familia ezbeharraren kasuetan. Gizarte Segurantzaren web orri ofizialean, edo informazio liburuxka honetan, eskura dezakezue prestazioei, onuradunei eta eskakizunei eta eskaera ereduei buruzko informazio zehatza.
Aseguruaren ordainketa
DBHko 3. eta 4. mailako familiek ikastetxean ordaintzen duten urteko kuotan sartzen den 1,20€ko kostua dauka. Institutuak diru hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan ordaintzen du.
Istripu baten aurrean
Istripu larria edo hil edo bizikoa bada: 112ra deitu edo gertuen dagoen larrialdi zerbitzura joan. Lehentasunezkoa da biktima azkar artatzea.
Berebiziko premia ez bada, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek San Fermin klinikara joan behar dute, NANa eta Gizarte Segurantzako zenbakiaren (ikaslearen osasun txartela), baldin eta kuota ordaindu badute eta institutuan edo institutuak antolatutako jarduera batean izan badute istripua. Aldez aurretik, institutuko bulegoetan istripu partea bete beharko dute eta klinikara eraman.
Gerora eratorritako prestazioak
Istripu baten ondoren, istripuaren ondoriozko prestazio aitortuak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edozein bulegotan eskatu ahal izango dira, prestazioa eskatzeko inprimakia betez eta bertan zehazten den dokumentazioa atxikiz.
Garrantzitsua
Eskola Aseguruak barne hartzen dituen istripu edo gaixotasunen kasuan, familiak hau ez erabiltzea erabaki dezake eta edozein Osasun Zerbitzu Publikotara joan. Kasu horretan, ikasleari ematen zaion osasun arreta Gizarte Segurantzari dagokiona izango da, eta haren erabiltzaile gisa emango zaio arreta (ez eskola aseguruaren erabiltzaile gisa), ezin izango direlarik Eskola Aseguruaren kontura egin horren ondoriozko fakturak.
