Jantokia - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Jantokia - Agoizko San Migel IP DBHI
ZERBITZU OSAGARRIAK
Eskola Jantokia
2025-2026 Ikasturtea
Hurrengo koadroan 2025-2026 ikasturterako kuotak jasotzen dira:
Jantokia hilabetea amaitzean kobratuko da, hurrengo hilaren 10aren inguruan. Hilero, irailetik ekainera, biak barne, hileko kuota bera kobratuko da.
Gogoratu jantokira joan behar ez baduzue, 9:00etatik 10:00era 657780353 telefonora deituz abisatu behar duzuela. Egun bat baino gehiagoko gaixotasuna bada, falta den egunean eta itzuliko diren egunean abisatzearekin nahikoa izango da. Dirulaguntzarik jasotzen ez duten erabiltzaileen kasuan, hileko kuotatik menuaren prezioari dagokiona deskontatuko da, abisatutako ez-bertaratze egun bakoitzeko.
Jantokian baja emateko, 15 egun lehenago abisatu behar da, cpaoiz@educacion.navarra.es helbide elektronikoan. Informazio horretan sakontzeko, zerbitzu horren erabiltzaileen eskubide eta betebeharren dokumentua irakur dezakezue.
Gogoan izan jantokiko kuotak menuaz gain, zerbitzuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste kontzeptu batzuk ere biltzen dituela. Besteak beste, langileen soldatak (begiraleak, arduraduna, administratzailea) eta mantentze-lanak (birjarri beharreko materiala, konponketak, garbiketa-materiala eta beste batzuk).
Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak diruz lagundutako ikasleen (garraiatuak eta baliabide ekonomiko urriko familiak) kuota mantendu du, taulan adierazitako zenbatekoan. Gainera, araudi berri bat ezarri du, eta horrek zerbitzuaren erabilera-modalitateetan eta kuotetan aldaketak ekarri ditu.
Berrikuntza gisa, ikasleek bi aukera bakarrik izango dituzte: 5 eguneko modalitatea (urte osoan zehar) 4 eguneko modalitatea (urritik maiatzera). Gainerako beharrak egun solte gisa hartuko dira. Aurreko ikasturtean bezala, jantokia erabiltzen den egunetan zerbitzu osoa kobratuko da (menua + langileak + mantentze-lana), eta jantokia erabiltzen ez den egunetan funtzionamendu-gastuen zatia (langileak eta mantentze-lana), kuota ez-subentzionatuetan.
URRIKO JANTOKIAN IZENA EMATEKO EPEA! IRTEERA-ORDUTEGIAK ZEHAZTU BEHAR DIRA. GALDETEGI honen bidez izena eman dezakezue, edo ikastetxeko administraritzan, 08:30etik 15:30era, IRAILAREN 15era arte.
- Jantokia erabiliko duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
- Irailean zerbitzua erabiltzen ari diren eta erabiltzen jarraitu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute.
- Garraiatutako ikasleek ere izena eman beharko dute zerbitzua erabiltzeko.
