Eskolaz kanpoko jarduerak

Ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu astelehenetik ostegunera, 15: 30etik 16: 30era, kontziliazioan laguntzeko.

Ikastetxeak proposatutako jarduerak doakoak dira eta irakasleek ematen dituzte.
Jarduerak ereduen eta zikloen arabera taldekatzen dira, oro har, baina urteko matrikula-kopuruaren arabera erabakitzen da.

Bestalde, Hezkuntza-Komunitateak eskolaz kanpoko jarduerak ere eskaintzen ditu aldi berean. Horietako batzuk APYMAk antolatzen ditu, hala nola Lettering edo Interpretazioa; beste batzuk Kanpondoa kirol-guneak, multikirola izan daitekeena; eta, azkenik, Mariano García Musika Eskolak ere bere klaseetako batzuk ikastetxean bertan eskaintzen ditu ordutegi horretan, ikasleak musika-eskolara joatea saihestuz. Jarduera horiek kostu ekonomikoren bat izaten dute, eta, aldi berean, dirulaguntzak jasotzen dituzte.

Jarduera horietarako izen-emateak irailean egiten dira, musika eskolakoak izan ezik, horiek aurrematrikula egiten baitute maiatzean eta ekainean.