ESKOLA JANTOKIA

Responsive Image

2024-2025 IKASTURTEA

Hurrengo koadroan 2024-2025 ikasturterako kuotak jasotzen dira:

 

Jantokia hilabetea amaitzean kobratuko da, hurrengo hilaren 10aren inguruan. Hilero, irailetik ekainera, biak barne, hileko kuota bera kobratuko da.

Gogoratu jantokira joan behar ez baduzue, 9:00etatik 9:30era 657780353 telefonora deituz abisatu behar duzuela.  Egun bat baino gehiagoko gaixotasuna bada, falta den egunean eta itzuliko diren egunean abisatzearekin nahikoa izango da. Dirulaguntzarik jasotzen ez duten erabiltzaileen kasuan, hileko kuotatik 4,86 € kenduko dira (menuaren prezioari dagokiona) abisatutako ez-bertaratze egun bakoitzeko,   .

Jantokiko laguntza duten ikasleek (garraiatuak, arrisku handiko edo muturreko despopulazio-arriskua duten herrietakoak eta ekonomia behartsuetakoak) eguneko 2,00 euro ordaindu beharko dituzte jantokiko erabiltzaile gisa alta emanda dauden bitartean, jantokira joaten diren edo ez kontuan hartu gabe.

Jantokian baja emateko, 15 egun lehenago abisatu behar da. Informazio horretan sakontzeko, zerbitzu horren erabiltzaileen eskubide eta betebeharren dokumentua irakur dezakezue.

Gogoan izan jantokiko kuotak menuaz gain, zerbitzuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste kontzeptu batzuk ere biltzen dituela. Besteak beste, langileen soldatak (begiraleak, arduraduna, administratzailea) eta mantentze-lanak (birjarri beharreko materiala, konponketak, garbiketa-materiala eta beste batzuk).

Ikasturte honetan, Hezkuntza Sailak mantendu egin du diruz lagundutako ikasleen (garraiatuak eta ekonomia behartsuetakoak) kuota, taulan adierazitako zenbatekoan. Halaber, kuota guztiak mantentzea onartu da, nahiz eta enpresa esleipendunaren aldaketarekin menuaren prezioa igo egin den, baina jantokiko geldikina erabili da igoera hori konpentsatzeko.

Aurreko ikasturtean gertatzen zen bezala, ez da derrigorrezkoa ikasleak 5 egunetan jantokian geratzea, eta astean 4, 3, 2 edo egun 1 gera daitezke. Aurreko ikasturtean bezala, jantokia erabiltzen den egunetako zerbitzu osoa kobratuko da (menua + langileak eta mantentze-lanak) eta zerbitzua erabiltzen ez den egunetako funtzionamendu-gastuak (langileak eta mantentze-lanak). Gainera, zerbitzu hori egun solteetan ere erabili ahal izango da, betiere ratioen araberako aukera badago.

URRIKO JANTOKIAN IZENA EMATEKO EPEA! IRTEERA-ORDUTEGIAK ZEHAZTU BEHAR DIRA. GALDETEGI honen bidez izena eman dezakezue, edo ikastetxeko administraritzan, 08:30etik 15:30era, IRAILAREN 19ra arte.

  1. Jantokia erabiliko duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
  2. Irailean zerbitzua erabiltzen ari diren eta erabiltzen jarraitu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute.
  3. Garraiatutako ikasleek ere izena eman beharko dute zerbitzua erabiltzeko.
Ikasturtean zehar izen emateko edota egun solteak gelditzeko, eskolarekin kontaktuan jarri cpoaiz@educacion.navarra.es helbidera mezua bidali.