Pilota 3. Zikloa

2025/09/24

Txikien artean pilota sustatzeko Udalaren ekimen bat dela eta, aste honetan bi txapeldun handi bisitatu gaituzte: Maite Ruiz de Larramendi eta Maddi Barrokal Santos, Ados Pilota taldeko jokalariak.

Euren historia kontatu digute eta jokatzen irakatsi digute, pilota bezalako kirol garrantzitsua sustatuz.

Zuen seme-alabak Agoizko Pilota Eskolak sustatutako eskoletara apuntatzera animatzen zaituztegu.

Egun honetako argazki gehiago ikus ditzakezue "Galeria" (Saioa hasi)/Jarduera osagarriak atalean.

Eskerrik asko, txapeldunak!​​​​​​

​​​​