ONDARE BATEN KRONIKA: KAPSULA (2026-2046) - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
ONDARE BATEN KRONIKA: KAPSULA (2026-2046) - Agoizko San Migel IP DBHI
ONDARE BATEN KRONIKA: KAPSULA (2026-2046)
2026/03/09
2026ko martxoaren 3tik 6ra, gure ikastetxea hausnarketa, elkarrizketa eta hezkidetzarekiko konpromiso gune bihurtu zen. Egun horietan ez zen soilik orainaz hitz egin; desioak, kezkak eta itxaropenak ere partekatu genituen, urrun dirudien baina dagoeneko eraikitzen hasiak garen etorkizun bati begira.
🗳️ ZER SARTU DUTE IKASLEEK KAPSULAN?
Kapsularen barruan ez dira soilik paperak eta objektuak gorde. Bertan gure hezkuntza-komunitatearen mapa emozionala dago eta gaur egun hezkidetza nola ulertzen dugun erakusten duen testigantza:
- Hausnarketak: gaur egun nola erlazionatzen garen, nola pentsatzen dugun eta berdintasunean bizitzen ikasten dugunaren argazkia.
- Ideiak: gizarte justuago, berdinzaleago eta errespetuzkoagoa eraikitzeko aldaketaren haziak.
- Beldurrak: 20 urte barru iraganeko oroitzapen hutsa izatea espero ditugun oztopoak eta kezkak.
📅 HITZORDUA ETORKIZUNAREKIN: 2046
2046an kapsula irekitzeko unea iristen denean, eskaera berezi bat egiten dugu: gogoratu eta bilatu 2026an ikastetxe honetako parte zen ikasleria.
Ordurako pertsona helduak izango dira, baina bi garairen arteko zubi bizia izaten jarraituko dute. Haien presentzia funtsezkoa izango da gaur kapsulan gordetako ametsak bete diren ala ez egiaztatzeko.
