ARANTZA 4. EGUNA

2023/11/16

Kaixo familiak!

Azken eguna gaurkoa, bihar elkar ikusiko dugu. Gaur eguna euripean eman dugu, baina hala ere primerakoa izan da. Deskantsaturik geundenez gaur ere, indartsu hasi gara eta pasa zen egunean egin ezin izan genuen OKA jolas erraldoia egin dugu herriko frontoian. 

Bazkalostean, begiraleek taloak egiteko dena prestatu digute eta sinistu ala ez, guk egin ditugu gure talo propioak! Eta super goxoak zeuden! 

Gure denbora librean SUA karta jolasean ibili gara, gainera dena euskeraz egiten ari gara. "Oe oe, saltxitxa ta pure" afaldu dugu eta bukatzeko.... Diskoteka!! Euskal dantzekin ibili gara, baina rock pixka bat ere izan dugu.

Oso nekaturik gaude eta ohera goaz, bihar 16ak aldera iritsiko gara Agoitzera.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Arantzako Aterpeko langile guztie: sukaldari, garbitzaile, kudeatzaile... gure familia izan dira eta horrela tratatu gaituzte. Baina eskerrik beroenak gure begiraleei: Iker, Lili, Anartz, Uxue eta Ganix, mila esker!