Planak eta programak - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Planak eta programak - Agoizko San Migel IP DBHI
PLANAK ETA PROGRAMAK
Laguntza
Hezkuntza Sailak, Laguntza Programaren eta ikastetxeek eskura dituzten baliabideen bidez, Bizikidetza Planak garatzeko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emango du.
Laguntza programaren bidez, irakasleak pixkanaka trebatuko dira hezkuntza emozionalean, gatazken konponbideetan eta eskola bitartekaritzan, prebentziozko eta kalitatezko esku hartzea sustatu dadin tratu on ezaren eta ondoez egoeren aurrean.
Skolae
SKOLAE programaren helburua ikastetxeak hezkidetzan eraldatzea da. Hezkuntza Sailak prestakuntza, baliabideak eta laguntza ematen ditu prozesu hau errazteko, horrela, hezkuntza etapa guztietan, irakasleek hezkidetzarako gaitasun profesionala eskuratzen dute, eta ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna.
PROA+
Orientaziorako, Aurrerakuntzarako eta Hezkuntza Aberasteko Lurralde Lankidetzako Programak (PROA+) funtsezko ardatz gisa dauka hezkuntza konplexutasun handiena daukaten ikastetxeen
instituzioak indartzea.
Ikastetxe hauek aparteko zuzkidura jasotzen dute, sareetan taldekatzen dira eta aholkularitza eta prestakuntza jasotzen dituzte Hobekuntza Plan Estrategiko bat eta "Palanka Jarduerak" izeneko
jarduera batzuk garatzeko eta ezartzeko, ikasle guztien eskola arrakasta bermatuko duten antolaketa kulturan beharrezkoak diren aldaketak bultzatzeko, arreta berezia eskainiz egoera ahulenean dagoenari.
instituzioak indartzea.
Ikastetxe hauek aparteko zuzkidura jasotzen dute, sareetan taldekatzen dira eta aholkularitza eta prestakuntza jasotzen dituzte Hobekuntza Plan Estrategiko bat eta "Palanka Jarduerak" izeneko
jarduera batzuk garatzeko eta ezartzeko, ikasle guztien eskola arrakasta bermatuko duten antolaketa kulturan beharrezkoak diren aldaketak bultzatzeko, arreta berezia eskainiz egoera ahulenean dagoenari.
Ikasnova gela
Ikaskuntza aktiborako gune bat da, ikasteko modu desberdinak eta askotarikoak esperimentatu ahal izateko, bertan, hitz eginez, elkarlanean eta berdintasunezko testuinguru bat partekatuz ikasten da. Espazioaren diseinuak berak eta bertan aurkituko dugun teknologiak, banaka zein taldeka, gogoetaera gonbidatzen gaitu, ikertzera, elkarrekin egotera, sortzera, partekatzera eta ikasitakoa eta bizitakoa komunikatzera, funtsezko gaitasunen garapena bultzatuz eta gaitasun digitalari arreta berezia eskainiz.
Kalitatea kudeatzeko sistemak
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua buru duen Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ezartzeko eta mantentzeko Programa da, eta Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei zuzenduta dago. Honen helburua ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzea da, sareetan lan eginez eta jardunbide egokiak elkartrukatuz.