UCE- AGOITZ DBHI proiektu solidarioa

2024/06/17

Ikasturte honetan, Agoizko Institutuak hainbat ekintza solidario egin ditu errefuxiatu palestinarrei 
babesa emateko eta giza eskubideak kentzen ari zaizkienei laguntzeko.

Ekintza solidario horietako bat UCEko ikasleek sukaldaritza tailerrean egin dutena izan da, 
pintxo eta beste plater batzuk prestatu dizkiete irakasleei dohaintza baten truke.

Aurtengo ahaleginak UNRWAra bideratu dira.

UCEko ikasle eta institutuko  irakasleen laguntzari esker, 142 euro bildu ziren populazio horri laguntzeko, 
mantak, txertoak, berogailuak, haurtxoentzako biziraupen-kitak, minbizirako proba diagnostikoak eta 
testuliburuak erosi ahal izateko.