Jantokia - Agoizko San Migel IP DBHI - Ikasnova
Jantokia - Agoizko San Migel IP DBHI

ZERBITZU OSAGARRIAK
Eskola Jantokia
2025-2026 Ikasturtea
Jantoki zerbitzuan izena emateko modalitateak hauek izanen dira:
1.- Jantokiko laguntza duten ikasleak (garraiatuak eta ekonomia ahulekoak):
Oro har, ikasle horientzat modalitate bakarra onartuko da: irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera, hau da, ikasturteko 175 eskola egunetan.
Kuota eguneko 2,00 eurokoa izanen da, eskola-jantokiko erabiltzaile gisa alta emanda dagoen bitartean, bertara joan ala ez. Kuota hori 2.4.2 apartatuan adierazitako ikasleek ere ordaindu beharko dute.
2.- Ohikoa:
–Urritik maiatzera (nahitaezko bertaratze aldia ohiko kuota duen bazkaltiartzat hartzeko):
a) Astelehenetik ostiralera: eskola egun guztietan.
b) Lau egun: jantokira egunero joan behar da arratsaldez (hau da, asteazkenik eta/edo ostiralik gabe, eskola jardunaldiaren arabera).
–Iraila eta ekaina (hautazko bertaratze aldia):
a) Astelehenetik ostiralera: eskola egun guztietan.
3.- Noizbehinkakoa: aldez aurretik ezagututako bertaratze egutegirik gabe. Ikasle horiek ez dira kontuan hartuko zaintzaileak kalkulatzeko, eta ratioetan ez-betetzerik eragin gabe bertaratzea posible bada bakarrik joaten ahalko dira. Jantokira joateko ohitura sustatzeko, noizbehinkako ikasleek ordaindu beharreko kuota ohiko bazkaltiarrak ordaindu beharrekoa baino handiagoa izanen da betiere.
ADI!! Honek KOBRAKETA MODALITATEei eragiten die:
- Irailan eta ekainan soilik 5 eguneko kuota eta egun solteak
- Urritik maiatzera, 5 eguneko kuota, 4 eguneko kuota eta egun solteak.
IRAILERAKO JANTOKIAN IZENA EMATEKO EPEA! GALDETEGI honen bidez izena eman dezakezue, edo ikastetxeko administraritzan, 08:30etik 14:30era, ABUZTUAREN 20ra arte.
- Jantokia erabiliko duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
- Garraiatutako ikasleek ere izena eman beharko dute zerbitzua erabiltzeko.
- 3 urteko ikasle berriek ere izena eman beharko dute (irailaren 17tik aurrera hasiko da jantokia haientzat)
2024-2025 Ikasturtea
Hurrengo koadroan 2024-2025 ikasturterako kuotak jasotzen dira:
Jantokia hilabetea amaitzean kobratuko da, hurrengo hilaren 10aren inguruan. Hilero, irailetik ekainera, biak barne, hileko kuota bera kobratuko da.
Gogoratu jantokira joan behar ez baduzue, 9:00etatik 9:30era 657780353 telefonora deituz abisatu behar duzuela. Egun bat baino gehiagoko gaixotasuna bada, falta den egunean eta itzuliko diren egunean abisatzearekin nahikoa izango da. Dirulaguntzarik jasotzen ez duten erabiltzaileen kasuan, hileko kuotatik 4,86 € kenduko dira (menuaren prezioari dagokiona) abisatutako ez-bertaratze egun bakoitzeko, .
Jantokiko laguntza duten ikasleek (garraiatuak, arrisku handiko edo muturreko despopulazio-arriskua duten herrietakoak eta ekonomia behartsuetakoak) eguneko 2,00 euro ordaindu beharko dituzte jantokiko erabiltzaile gisa alta emanda dauden bitartean, jantokira joaten diren edo ez kontuan hartu gabe.
Jantokian baja emateko, 15 egun lehenago abisatu behar da. Informazio horretan sakontzeko, zerbitzu horren erabiltzaileen eskubide eta betebeharren dokumentua irakur dezakezue.
Gogoan izan jantokiko kuotak menuaz gain, zerbitzuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste kontzeptu batzuk ere biltzen dituela. Besteak beste, langileen soldatak (begiraleak, arduraduna, administratzailea) eta mantentze-lanak (birjarri beharreko materiala, konponketak, garbiketa-materiala eta beste batzuk).
Ikasturte honetan, Hezkuntza Sailak mantendu egin du diruz lagundutako ikasleen (garraiatuak eta ekonomia behartsuetakoak) kuota, taulan adierazitako zenbatekoan. Halaber, kuota guztiak mantentzea onartu da, nahiz eta enpresa esleipendunaren aldaketarekin menuaren prezioa igo egin den, baina jantokiko geldikina erabili da igoera hori konpentsatzeko.
Aurreko ikasturtean gertatzen zen bezala, ez da derrigorrezkoa ikasleak 5 egunetan jantokian geratzea, eta astean 4, 3, 2 edo egun 1 gera daitezke. Aurreko ikasturtean bezala, jantokia erabiltzen den egunetako zerbitzu osoa kobratuko da (menua + langileak eta mantentze-lanak) eta zerbitzua erabiltzen ez den egunetako funtzionamendu-gastuak (langileak eta mantentze-lanak). Gainera, zerbitzu hori egun solteetan ere erabili ahal izango da, betiere ratioen araberako aukera badago.
URRIKO JANTOKIAN IZENA EMATEKO EPEA! IRTEERA-ORDUTEGIAK ZEHAZTU BEHAR DIRA. GALDETEGI honen bidez izena eman dezakezue, edo ikastetxeko administraritzan, 08:30etik 15:30era, IRAILAREN 19ra arte.
- Jantokia erabiliko duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
- Irailean zerbitzua erabiltzen ari diren eta erabiltzen jarraitu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute.
- Garraiatutako ikasleek ere izena eman beharko dute zerbitzua erabiltzeko.